Azken urtean, Coop57n aurrezteko modu ezberdinak jarri ditugu gure bazkide guztien eskura, ekarpenak egiteko aukerak zabalduz. Aurrezteko modu asko daudelako, baina bat bera ere ez Coop57rekin egitea bezala.

 

Zergatik aurreztu Coop57n? 

Ekonomia kapitalista harraparian, gure aurrezkiak Ibex-35eko finantza-erakundeetako batean gordetzen ditugunean, babesik gabe uzten ari gara pertsonarik ahulenak eta gizartearen-aurrerapen bidezko eta solidarioa. Aldiz, Coop57n aurreztuz, ekintza kolektiboaren balio soziala babesten ari gara, gure diruaren burujabe egiten gara eta zer eraikitzea nahi dugun erabakitzen dugu. Gainera, Coop57-n ekarpenak puntualki edo hilerokoak egin daitezke, iraunkortasun epearekin edo gabe, kopuru handi zein txikiak jarriz. Bazkideek aurrezkien norabidea erabakitzen dute:

 

 

  • Diru pixka bat aurreztu nahi duzu, baina ahalik eta erabilgarritasun handienarekin eduki, berreskuratu behar baduzu prest izateko? Egin iraunkortasunik gabeko ekarpen puntual bat (SUMA)
  • Hileroko irabazietatik pixka bat aurreztu nahi duzu? Aktiba itzazu aldizkako ekarpenak eta behar duzunean eskuratu (ITSULAPIKOA)
  • Zure diruak ibilbide luzea egin eta ordainsari gehiago lortzea gustatuko litzaizuke? Aukeratu iraunkortasuna duen ekarpenena (BIDERKATU).
  • ​​​​​​​Zalantzak dituzu zer ekarpen mota aukeratu? Dirua mota hauetako batean baino gehiagotan ere banatu dezakezu!

 

Non geldituko dira ekarpenak?

Gure bazkideak beren balioei uko egin beharrik ez izatearen lasaitasunarekin bizi dira: ziurtasun osoarekin dakite elikadura-subiranotasuna, energia berriztagarrien kooperatibak, mugikortasun iraunkorra edo telefonia etikoa, etxebizitza-kooperatibak, lurraldean errotutako kultura-proiektuak eta komunitate-dinamizazioa, gizarte-proiektuak, gizarteratze eta laneratze proiektuak edo ingurumen-sentsibilizazioko proiektuak finantzatzen ditugula.

Era berean, badakite ez dugula beren izenarekin ez diruarekin higiezinen edo elikagaien espekulazio merkatua babestuko, ez eta ekosistemen eta komunitate osoen ekonomia harraparia ere. Beste behin, errekorren ekonomia izan da aurtengoa: 2025ean, berriz ere, Espainiako banku handien mozkinen errekorra egon da, %73ko hazkundearekin aurreko urtearekin alderatuta, 25.000 milioi euroko mozkinekin 9 hilabetetan. Era berean, etxegabetzeen kopuruak gora egin du 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta %25etik gorakoa izan da hazkundea. Bi titular ondoan jarrita beti ulertzen dira hobeto.

 

Orain zuk erabaki behar duzu zure dirua non gorde.

Sale en portada general: