2025 honetan 30 urte bete ditugu eta beti bezala ospatu nahi izan dugu: kolektibotik, memoria partekatutik eta etorkizunari itxaropenez begiratuz. Nou Barriseko Ateneu Popular izan zen emozioz eta edukiz beteriko jardunaldia plazartu zuen eszenatokia, gure espazio parekidea, gure ibilbidea markatu duen erresistentzia eta eraldaketa esentzia bera duena.

Laura Aznar kazetariak aurkeztutako ekitaldia antzokian hasi zen. 250 pertsona baino gehiago geunden han eserita, bazkide laguntzaile nahiz zerbitzu bazkideen ordezkariak eta hiru hamarkadaz Coop57 elikatu duten lursail guztietako pertsonak.

Konprimisiz bateriko hasiera 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jone Etxeberriak, Coop57ko lehendakariordeak, eta Raimon Gassiotek, koordinazio kolegiatuko kideak, ireki zuten ospakizuna, 30 urte betetzera ekarri gaituena gogoratuz: koherentzia eta iraunkortasuna.

Coop57k 30 urtez bere ingurua aldatuz lan egin du, baina bere burua aldatu gabe; eraldatuz, bidean erori gabe”,  Jone Etxeberria.

Finantza tresna baino gehiago gara; errealitatea gara, konpromisoa gara, itxaropena gara”. Raimon Gassiot

Hemen sakatuz Jone Etxeberriaren irekiera diskurtsoa ikusi dezakezue

 

Egindako bidea berribeltzeko podcasta

Ospakizunak Coop57 podcastaren zuzeneko grabazioarekin jarraitu zuen: 30 urteko historia kolektiboa, El Salto Diariorekin elkarlanean ekoitzia. Hemen klik eginez ikusi dezakezue.

Lau atalen bidez —hasierak, hedapena, oraina eta etorkizuneko erronkak— hitza eman genien Coop57 barrutik eta lursail bakoitzetik eraiki duten pertsona askori.

 

1. Blokea: Jatorria

Bertaratutakoen artean, José Valentín Valenciak —Bruguerako langile ohia eta Coop57ren hasieretako kidea— lehen urrats ausart haiek gogorarazi zizkigun: «Autogestioa posible zela frogatu genuen».
Ramón Pascual, Kontseilu Errektoreko koordinatzaile ohia eta kidea, Coop57ren proposamenaren errora itzuli zen: «Ez gara banku bat, kooperatiba bat baizik, eta diruarekin zer egin erabakitzen dugu».

 
 

2. blokea: lurralde-hedapena

Galiziatik eta Aragoitik, Ana Lorenzok eta Javi Ortegak Coop57k lurralde bakoitzean forma propioa nola hartu duen partekatu zuten, sarritan proiektu txiki, komunitario eta eraldatzaileen zerbitzura dagoen finantza-tresna bakarra bihurtuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. blokea: Begirada feministak eta inpaktua biderkatzen duten proiektuak

Batzorde feministak, Rosa Miróren hitzetan, mahai gainean jarri zuen emakumeek Coop57ren barruan egiten duten ezinbesteko lana eta erabakigune guztietan begirada feminista errotzen jarraitzeko beharra. La lucha de Bruguera desde las mujeres fanzinearen berrargitalpena ere aurkeztu zuen une hartan.

Beste une berezi bat Coop57 Fundazioaren 10 urteen aurkezpena izan zen. Xavi Artalek bere zentzu sakona azaldu zuen: "Fundazioaren bidez kreditu bati aurre egin ezin dioten proiektuei indarra ematen diegu. Ezin dugu onartu hainbeste potentzial sozial galtzea". Fundazioa errealitateak eraldatzeko dugun gaitasuna handitzen duen tresna da.

Azken zatian, Jone Etxeberriak lurraldeen papera eta hurbiltasuna nabarmendu zituen, erabaki zuzenak hartzeko ezinbesteko baldintza gisa: "Lurraldeak dira Coop57 sostengatzen dutenak".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4. blokea: Coop57ren etorkizuneko erronkak

Macarena Fernández gure lankideak, etorkizunari begira itxi zuen ospakizuna: "Mundu indibidualizatu honetan, arazo kolektiboek konponbide kolektiboak behar dituztela erakusten jarraitzen dugu".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ospakizuna amaitzeko, Las Amigas de Yoliren bermut musikatuaz gozatu genuen, Altereventsek prestatutako herri bazkariarekin sabela bete eta Circ Vermut taldeak egindako zirku ikuskizunak harrituta utzi gintuen. Eguna jai giro komunitario bat, garena berretsi ziguna: kolektiboki eraikitzen den kooperatiba bat, bizitzaren zerbitzura dauden finantzetan sinesten duten milaka pertsona eta erakunderen eskuekin.


Sale en portada general: