
Azken hilabeteetan, Coop57k landa-eremuko 10 proiekturi 500.000 euro baino gehiagoko finantzaketa eman die, 2022ko amaieran burututako Horizontes partaidetza-prozesuan kolektiboki zehaztutako ardatz estrategikoetako baten ildotik. Hortaz gain, 2024ko urrian Euskal Herrian, Biziolari 700.000€ko finantzazioa eman zitzaion.
Baina zifra hutsetatik harago, ekonomia sozial eraldatzailearen bidez landa-eremuak biziberritu nahi dituzten proiektu eraldatzaileak dira hauek. Proiektu horien artean daude: Alt Penedèsen nekazaritza ekologiko, birsortzaile eta iraunkorra; La Nogueran ustiapen agroekologiko bat sendotzea; Zamorako Culebra mendilerroan turismo aktiboa eta erlezaintza uztartzen dituen ekimen bat; Tomiñon (Pontevedra) moztutako lore salmentan aritzen den kooperatiba bat; eta Jerte haranean (Extremadura) trantsizio agroekologikoa sustatzeko zerbitzu kooperatiba bat. Baita, Hazialdeko ere, Nafarroan kokatuta dagoen kooperatiba da, bertako ekoizpen ekologikoa sustatzeaz gain, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko bidezko harremanak indartzeko lan egiten dute.
Coop57k abeltzaintza eta gaztagintza proiektuak ere finantzatu ditu. Cerdanyako Montmelúsen dagoen baserri eta gaztandegiak bailara birpopulatzeko lan egiten du abeltzaintza eta artisautzaren bidez. Bestalde, Collserola mendilerroko Can Bofilleko artaldea eta Gavàko Can Robert gaztandegia elkarrekin aritzen dira Bartzelonako metropolia hurbil duten landa-eremuetan jarduera komunitario eta eraldatzailea garatzen.
Osonako Sequoia proiektuak landa-garapenerako beste bide bat eskaintzen du, erabilera lagapenean oinarritutako etxebizitza-kooperatiba eta jarduera agroekologiko, sozial, kultural eta politikoak uztartzen dituen kooperatiba integral baten bidez.
Coop57k proiektu hauek finantza mota ezberdinen bidez babesten ditu, bakoitzaren behar espezifikoei egokituta: inbertsio-maileguak, lursail eta higiezinen erosketa-maileguak, eta kreditu-polizak. Horrela, gure bazkideen aurrezki solidarioa landa-eremuetan kreditu eraldatzaile bihurtzen dugu.