2019ko udaberrian, entitate eta jendarteko mugimendu ezberdinetako pertsona talde batek topaketa ireki batetara deitu zuen Palman, ekonomia eraldatzaileak bultzatzen lagunduko zuen fnantza-zerbitzuen tresna baten beharrari buruz elkarrekin gogoeta egiteko.

40 bat pertsona eta erakunde elkartu zituen topaketa hartatik gaur egun Coop57 Mallorca-ren talde sustatzailea eratu zen —ofzialki, 2020ko otsaileko batzar nagusian eratua—, eta proiektua gizarte-ekonomiako erakundeen artean zabaltzeko lanari ekin zion. Elkartu zituen topaketa hartatik proiektua ekonomia sozial eraldatzaileko entitateen artean zabaltzeko lana hasi zen, eta, aldi berean, azterketa, eztabaida estrategikoa eta prestakuntza barne-mailan lantzen aritu zen.

Pandemiaren eraginak geldialditxo bat suposatu du baina berriro ere bultzada hartzen ari da. Orain arte, herrietako aurkezpen publikoak (Porreres, Manacro, Esporles), Coop57ko zerbitzuetan interesa duten erakunde eta proiektu hasiberriak bisitatzea eta Balear Uhartetako Merkatu Sozialaren inguruko harremanak izan dira egindako ekintzak. 
 
Une honetan, Mallorcan, Coop57ko zerbitzu-bazkide diren lau entitate daude eta handitzen doa bazkide kolaboratzaileen kopurua. Ez dugu eperik ezarrita lurralde-sail bat sortzeko, lan-erritmo berak errespetatuz egiten dugu aurrera eta, hala ere, Kataluniako lurralde-sailarekin batera lan eginda, bazkideen fnantza-beharrei erantzuten diegu.

Lan hori sendotuz, Coop57 Mallorcako lurralde-sail bat sortzea, egitura guztiekin, modu naturalean iritsiko den ondorioa izango da. Bien bitartean, ekonomia sozial eraldatzailearekin eskuz esku lan egiten jarraitzen dugu.
 
 
Sale en portada general: