664647806
txipibi@yahoo.es

Aholkularitza juridikoa arlo ezberdinetan ematen duen kooperatiba dira.

94 300 56 80
maider@aholku.eus

2009an sortutako kooperatiba txikia gara, nagusiki arlo laboral, kontablea eta fiskalean ematen dugu zerbitzua. Enpresa egitasmoak gauzatzen laguntzen dugu. Bezeroak izan ditzakeen beste hainbat beharren aurrean laguntza ere ematen dugu, bakoitzaren neurrirako zerbitzua emanez.

Bezeroekin eskuz-esku aritzea gustoko dugu, gure arteko harremana konfidantzan eta harreman zuzenean oinarritzen dugularik.

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean Jarduten diren egistasmoen bidelagun gara.

688 625 366
kudeaketa@komunika.eus

 

Laudion (Araban) kokatutako kooperatiba hizkuntza-, komunikazio- eta kultura-zerbitzuak euskararen alorrean lantzen dituena. "Info Aiaraldea" elkartearen prozesu estrategikotik sortu zen, eraldaketa sozialera begirako komunikazio- eta kultura-esparruak sakonago lantzeko asmoz.

 

 

946830047
arrigorriostatua@gmail.com

Arrigorri Ostatu Jatetxea Arrikoop kooperatibako bazkideek kudeatzen dugu, ekonomia sozial eraldatzaileko gestio publiko, komunitario, kooperatiboaren ereduan oinarritzen da. Honekin batera, gure helburuetako batzuk turismo aktibo eta sostengarria sustatzea da.

0034 944 102 339
info@asakenropeaccess.com

      Asaken sokak erabiliz lan bertikalak egiten dituen puntako enpresa da. 2005etik dabiltza lanean, eta nazioartean erreferente dira.

      Sektore zorrotzenetan lan egiten dute konplexutasun handiko proiektuak gauzatuz. Kalitatea eta segurtasuna ezin dira edonoren eskuetan jarri.

      ------

      ASAKEN es una empresa puntera de Acceso Mediante Cuerda, llevamos funcionando desde 2005 y somos un referente a nivel internacional.

info@astragernika.net

Astra tresna konpartitua da, inguruan duen komunitateak autogestionatzen duen espazioa. Arma fabrika zaharra zen, urteak zeramatzan abandoratuta, eta Gernikako bizilagunek autogestionatutako espazio gisa berreskuratu zuten. Hasiera batean, udalerriko hainbat gizarte-mugimenduk eta musika-taldek beren jarduerak garatzeko gune bat izateko erabili zen.

943593006
idazkaritza@aztiker.eus

Aztiker Soziologia Ikergunea kooperatiba elkarte txikia, (IFK: F-20740767)
2.000 urtetik hona ikerketa soziologikoetan espezializatutako kooperatiba gara; era berean, 2007tik hona partaidetza eta garapen komunitariorako aholkularitza ere eskaintzen dugu, eta gatazkak bideratzeko bitartekaritza zerbitzua ere. Tokian tokiko errealitatea zein beharrei egokituriko ikerketa eta esku hartze prozesu esklusiboak burutzen ditugu.

627794579
aginagaherria@gmail.com

BIDEAN elkartea "Aginagako Jai Batzordea – Agiñako Gaztiak", Aginagako Gazte Elkartetik, 2011n sortu zen. Auzolaneko jarduerak sustatu eta kudeatzea, kultur ekitaldiak antolatzea eta auzoa dinamizatzea ditu helburu. 19 eta 29 urte bitarteko 20 gaztek osatzen dute eta harreman oso onak ditu herriko beste elkarteekin.

Elkarte honen helburua Aginagako Kontzejua (Usurbilgoa) berreratzea eta auzoan oinarrizko zerbitzuak ematen eta jarduera ekonomikoa sortzen lagunduko duen Herri Kooperatiba sortzea da.

---

+34 634556099
info@biraprodukzioak.eus

Bira Produkzioak, 2017an sortutako kooperatiba gara. Ikus-entzunezko komunikazioa, bideogintza eta gidoigintza lanak egiten ditugu, baita publizitatea, ekitaldien jarraipenak edota bideoklipak ere. Ideia jarioak mantentzen du Bira Produkzioaken bihotza bizirik, eta ideia jario horrek sortutako olatuan surfeatu nahiko genuke. Ekonomia Sozial Eraldatzailea oinarritzat hartuz, Euskaraz, eta euskal iruditerian gure alea jarriz. Eduki propioak ekoiztera eramango gaituen bidea egin asmoz, izokin koloreko azulejuz atondutako bide eder eta dibertigarria.

-------

946 256 215
bizkaigane@hotmail.com

Bizkaigane Elkartean nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa egiten dugu eta eguneko esne gordina eta esnekiak ekoizten ditugu. Errigoitin gaude, Bizkaian. 35 urte baino gehiago daramagu martxan. Gaur egun 7 pertsona gaude lanean, 5 gizon eta 2 emakume, adin desberdinetakoak. Lan rotazionala egiten dugu, denek danetarik egiten jakin behar dugu gutxi gora behera. Erabakiak asanbladan hartzen dira, egunero egiten ditugu.Gaur egun 30 behi eta 200 ardi gutxi gora behera ditugu eraisten. Txarriak ere ditugu txorizoa egiteko eta ortua autokontsumorako.

Orriak