Coop57ko zerbitzu-bazkideen lokal sozialak eskuratu edo abian jartzeko produktua da
Entitateek beren lana egiteko lokala lortzeko produktua da. Entitatearen jarduera nagusia garatzeko lokalak baino ez dira finantzatuko.
Bi finantzaketa mota daude:
Eskuratzea: Coop57ko zerbitzu-bazkideen lokal sozialak eskuratu edo abian jartzeko produktua da.
Inbertsioa: Coop57ren Zerbitzu-bazkide diren entitateen jabetzako, lagapeneko edo alokairuko lokaletan inbertsioak egiteko produktua.
Zenbatekoa eta epeak:
- Gehienez 1.250.000 €.
- Gehienez 15 urte.
- Gabealdi aukera (gehienez 24 hilabete).
- Dirua aurrez itzultzeko aukera.
Baldintzak eta epeak:
- Guztizkoaren % 80ra arte finantzatuko da. Proiektuaren guztizko kostuaren % 20 gutxienez funts propioen bidez finantzatuko da.
- Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea.
- Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta.
Finantza-kostua eta komisioak:
- Urteko %3,25 eta %4,25 artean (erosketa) eta %3,95 eta %4,55 artean (inbertsioa), ezar daitezkeen bermeen arabera zehaztu beharrekoak.
- Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
- Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.