Erabilera-lagapeneko erregimena duten etxebizitza-kooperatibak sustatu, erosi edo birgaitzeko produktuak dira
“Etxebizitzaren kultura berria” garatzeko apustua egin du Coop57k, pertsonen etxebizitza-beharrizanak bete eta etxebizitza merkatuko produktu espekulatibo modura ez erabiltzea sustatzeko. Coop57k etxebizitza-proiektuak finantzatzeko, honako printzipio hauen araberakoak izango dira:
- Jabetza kolektiboa izatea.
- Sustapen eta kudeaketa kooperatiboa izatea.
- Interkooperazioa sustatzea.
- Beharrizan-oinarriaren eta irizpide publiko edota komunitarioen arabera banatzea.
- Premiazko beharrizana betetzea (ohiko etxebizitza).
Zenbatekoa eta epeak:
- Gehienez 2.000.000 €.
- Gehienez 25 urte.
- Gabealdi aukera (gehienez 24 hilabete).
- Dirua aurrez itzultzeko aukera.
Baldintzak eta bermeak:
- Guztizkoaren % 80ra arte finantzatuko da. Proiektuaren guztizko kostuaren % 20 gutxienez funts propioen bidez finantzatuko da.
- Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea.
- Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta
Finantza-kostua eta komisioak:
- Urteko % 3,35.
- Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
- Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.