logo-coop57-sense-lletra-sense-fons.png

Aurrezkiak kooperatibari egindako kapital sozialaren ekarpenak dira. Zati bat derrigorrezkoa da (300 euro),hori baita Coop57ko bazkide kolaboratzaile izateko ezarritako gutxieneko zenbatekoa.

300 euro horiek aurrezkiak izango dira kooperatibaren parte zaren bitartean, eta itzuli egingo dira kooperatiban bajan emanez gero. Ez da kuota bat, ezta gastua ere. Coop57ko bazkide kolaboratzaile zaren bitartean gordetzen den gutxieneko saldoa da.

Zenbateko handiagoa jarriz gero, gainerakoa borondatezko kapital-ekarpena da. Zenbateko hori noiznahi jaso dezakezu bueltan, bajan eman gabe ere. Ekarpen gehiago egitea eta dirua itzultzea ere noiznahi eska dezakezu. Nahi izanez gero, aldizka ekarpen automatikoak egitea ere programa dezakezu. Borondatezko ekarpenak ordainsaria du.

Coop57n aurrezteko ez da kontua mantentzeko komisiorik ordaindu behar.

Ekarpenak egiteko baldintzak

Zure ekarpenaren bermeak

Gaur egun 5.000 bazkide kolaboratzaile baino gehiago gara!

 

Bazkide laguntzaile izateko galdetegia