Coop57n aurrezteko, kapital-ekarpenak egiten zaizkio kooperatibari, eta honako baldintza hauek ditu:
- Bazkide kolaboratzaileen ekarpenak bi zatitan banatzen dira: derrigorrezko gutxieneko ekarpena (300 euro) eta gainerakoa, azken hori borondatezko ekarpena.
- Ekarpenen epea mugagabea da, bazkideak aurkakorik adierazi ezean.
- Ez dago gutxieneko eperik, ezta penalizaziorik ere. Derrigorrezko zein borondatezko ekarpenak noiznahi berreskura daitezke.
- Ez da bazkide kolaboratzaile izateagatik kosturik edo komisiorik ordaindu behar.
- Derrigorrezko ekarpena (300 euro) Coop57ren berezko funtsen pare da eta, beraz, ez du ordainsaririk; ekarpen hori itzultzeko, Kontseilu Errektoreak onartu behar du.
- Ekarpenaren gainerakoa, halakorik badago, borondatezko kapital sozialaren parte da eta, beraz, ezarritako ordainsaria du; ekarpen hori berehala itzultzen da.
- Bazkide kolaboratzaileek ekarpen gehiago edota aldizkako ekarpenak egin ditzakete, noiznahi.
- Borondatezko ekarpenak urtero ordaintzen dira, abenduaren 31n.
- Ordainsaria Asanblada Nagusian ezartzen da, eta Coop57ko bazkide guztien erabaki kolektiboa da. Coop57ren Asanblada Nagusiaren erabakiaren arabera, 2022 urterako, kapital sozialaren borondatezko ekarpenen ordainsaria urteko % 0,10 da.