Coop57ren bazkide laguntzaileak pertsona indibidualak nahiz entitateak izan daitezke. Izenak adierazten duen bezala, kooperatibaren helburua lortzen laguntzen dute: Coop57 zerbitzu bazkide diren entitateei finantza-zerbitzuak ematea. Kooperatibari baliabide ekonomikoak ematen dizkiote, Coop57ren kapital sozialari ekarpen gisa. Horrela, Coop57k baliabide ekonomikoak ditu zerbitzu bazkideei finantza-zerbitzuak eskaintzeko.
Hau da, Coop57k bitartekotza finantzarioa egiten du, baliabide ekonomikoak jasotzen baititu zerbitzu bazkide diren entitateen finantzaketara bideratzeko. Baliabide horiek, nahiz eta zerbitzu-bazkideetatik ere etor daitezkeen, gehienak pertsona (batez ere) eta erakunde bazkide laguntzaileetatik datoz. Koop57ren bazkide laguntzaile izan nahi dutenek, gutxienez 300 euroko ekarpena egin behar dute.
Legearen arabera, Koop57k bi bazkide mota izan ditzake, edozein kooperatibak bezala: bazkidea den entitatea eta bazkide laguntzailea bezala ezaguna dena (Kooperatiba Legearen arabera).
Zerbitzu bazkideak (ekonomia sozialeko erakundeetan), dirua eman dezake edo/eta finantzazioa jaso. Bazkide laguntzaileak, aldiz, aurrezkia eman besterik ezin dezake egin. Bazkide laguntzaileek ezin dute finantzazioa jaso, Koop57 ez delako kreditu kooperatiba. Ondorioz, zerbitzu kideei bakarrik eskaini ahal dizkie bere zerbitzuak. Kooperatiba Legearen arabera, bazkide laguntzaileek ezin dute kooperatibizatutako jarduera aurrera eraman (zerbitzu finantzarioak jaso), baina objektu sozialean lagun dezakete.