Ekonomia Sozial Eraldatzaileko (ESEko) proiektu berriak finantzatzeko udal funtsak Coop57k azken urteotan landutako mekanismoa dira. Horren helburua da ESE garatzen laguntzeko konpromisoa duten tokiko administrazioek Coop57rekin batera hartzea finantziazio-arriskuak bere gain.

Akordio horien bidez, Coop57k finantziaziorako ildo espezifikoak ireki ditu ESEko proiektu berriak finantzatzeko, edo ESEko proiektuen jarduera-ildo berriak zabaltzeko. Funtsean, lanpostuak sortzea da xedea. Finantziazio-ildo hauek sor dezaketen berankortasunari aurre egiteko, funts ekonomiko mankomunatuak eratzen dira, eta esku hartzen duten entitateek kopuru bera jartzen dute.
 
Bi lankidetza-hitzarmen sinatu dira honako tokiko bi administrazio hauekin:

  • Bartzelonako Udala
  • Mataroko Udala