Coop57ko aurrezkiak ekonomia sozial eraldatzaileko (ESEko) proiektuak finantzatzeko baino ez dira erabiltzen. Finantzatutako proiektuek eragin positiboa dute gizartean. Entitateek finantziazioa eskuratzeko, ebaluazio etiko eta sozial zorrotza gainditu behar dute,kooperatibako zerbitzu-bazkide egin eta finantza-zerbitzuak jasotzeko. Proiektuok errealitate justuagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko ekonomiaren alde egiten dute lan.

Coop57ko bazkide eginez gero, aldizka jasoko duzu informazio xehea, finantzatutako proiektu guztiak ezagutzeko eta zure dirua zertarako erabili den jakiteko.

Gaur egun, 1.000 zerbitzu-bazkide baino gehiago ditugu: kooperatibak, fundazioak, elkarteak eta gizarteratze-enpresak dira. 2021 urteari dagokionez, Coop57k 23 milioi euro baino gehiago eman ditu mailegutan, bazkideen ekarpenei esker.

 

Zure aurrezkirik gabe, hau dena ez da posible!