Coop57ko asanbladak hainbat formatutan egin dira: aurrez aurre, online edo era mistoan. Joan den uztailaren 7ko Ohiko Batzar Orokorrarekin, uda hasierako topaketen aldia osatu dugu. Guztira zortzi batzar egin ditugu, zazpi lursailetan eta azkena lurralde bakoitzeko ordezkariekin. Eskerrik asko guztioi aste hauetan egindako ahaleginagatik!

Batzarretan, 2020ko ekitaldiko kontuak eta emaitzak banatzeko proposamenak aurkeztu ziren, eta horrekin batera, kooperatiba pandemiara nola egokitu den eta honek izan duen eragin sozioekonomikoa azaldu zen. Ekitaldiko kontuetatik atera dezakegun ondoriorik garrantzitsuena da, 2020ko salbuespena gorabehera, sarrerak eta gastuak urtearen hasieran aurreikusitakoen antzeko zenbatekoetan mantendu direla eta aurreikusitako soberakinak lortu direla.

Horrek esan nahi du Coop57k bere finantza-jarduerari eusteko gaitasuna eduki duela eta pertsona eta erakunde bazkideei erantzun ahal izan diela, testuinguru aldakorra eta zalantzazkoa izan arren. Urtearen erdialdean, aurrekontua berrikusi zen, partidak egoera pandemikotik, telelanetik eta bazkideen behar aldakorretatik sortutako erronka berrietara egokitzeko. Balantzeari dagokionez, azken urteei jarraipena eman zaie: emaitza orekatua eta fidatgarria da etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko. Bozkatzeko puntu guztiak berretsi dira, eta kooperatibaren oinarri sozialak 2020an egindako lana, emaitzak, soberakinen banaketa eta Coop57ren finantza-egoera onartu ditu.

Batzarretan, gainera, Batzorde Feministak eta Coop57 Fundazioak abian jarritako lana aurkeztu dute. Batzorde feministari dagokionez, lursailak sarean ari dira lanean, bai genero-ikuspegiari buruzko prestakuntzaren esparruan, baita lan produktibo eta erreproduktiboaren espazioen arretan ere.

Fundazioari dagokionez, etapa berri bat hasi zen 2020an. Baliabideen atzematea, barne-gobernantzaren eredua eta kooperatibaren egitura integratzea indartzeko lan egin da. Aipatzekoa da, lan hoietan gizarte-bazterkeriaren eta lan-prekarietatearen aurka borrokatzeko ildoei eman zaiela lehentasuna. Informazio gehiago izateko, kooperatibaren eta fundazioaren 2020ko memoriak kontsulta ditzakezue:

Formatuari dagokionez, batzarrak askotarikoak izan dira. Lursail batzuek, Asturiesek edo Aragoik adibidez, aurrez aurre eta aire librean egitea erabaki dute. Asturiasen Bosque-Fungi eremuan egin dahain zuzen ere. Beste asanblada batzuk, ehuneko ehun onlineizan dira, 'Participa Coop57' plataformaren bidez eta Big Blue Button tresnarekin (biak software librekoak). Azken batzuk, ordea, formatu mistoan egin dira: osasun-arloko arreta-neurriak beteko zituen aurrez aurreko topagune batekin eta online parte hartzeko aukera ematen zuen zuzeneko emanaldi batekin.

Asanbladekin urteko lehen seihilekoa ixten dugu eta oporraldia hurbiltzen hasten da. Organo politikoak, oinarri sozialak eta lantalde teknikoak urteko bigarren seihilekoari aurre egiteko indarra hartuko dugu, ziurrenik sei hilabete hauetan egon diren antzeko erronkez betea.

Sale en portada general: