
2009an Galizan ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko tresnaren bat beharrezkoa zenaren irudipena izan genuen. Berez, herritarrek eta gizarte-egituraren zati batek finantza-sistema kapitalistak dirua erabiltzeko duen modua zalantza jartzen dutela ikusirik, zerbait egitea erabaki genuen; hots, gizakion eta ingurumenaren eskubideak urratuko ez lituzkeen eredu baten alde egin genuen.
Era berean, begi bistakoa zen finantza-sistema kapitalistak ekonomia sozial eraldatzaileko entitateak modu iraunkorrean baztertzen zituela, eta dituela. Bazterketa horren oinarrian entitate hauen ezaugarri sozioekonomikoak, antolaketa-eredua eta bultzatu nahi dituzten proiektuen nolakotasuna ditugu.
Baina hortxe zegoen Coop57 eta bere eredua. Galizan aritzen ziren zenbait entitatek zein pertsonek bat egiten zuten 1995ean Catalunyan sorturiko finantza-zerbitzuen kooperatibaren oinarriekin. Hala nola, sare-garapena eta lurraldeen arteko elkartasunean oinarritutako antolaketa-eredua; kudeaketa zein erabakiak hartzeko autonomia; eta ekonomia sozial eraldatzailea oinarri duten entitateen beharrei egokitutako finantza-zerbitzuak. Horren parte izateko gogoa genuen eta Galizan proiektua gauzatzeari ekin genion.