2019an, urte batzuez talde bultzatzaile gisa aritu eta gero, ekonomia sozial eraldatzailean aritzen diren 18 entitatek Coop57 Asturies eratu dute formalki, kooperatibaren zazpigarren lurralde saila. Hala, Coop57ren hazkunde eta hedapenak aurrera darrai, lurraldearekiko gertutasuna eta autogestioa lehenesten duen garapen eta hazkunde sare-ereduari helduz.

2019an, urte batzuez talde bultzatzaile gisa aritu eta gero, ekonomia sozial eraldatzailean aritzen diren 18 entitatek Coop57 Asturies eratu dute formalki, kooperatibaren zazpigarren lurralde saila. Hala, Coop57ren hazkunde eta hedapenak aurrera darrai, lurraldearekiko gertutasuna eta autogestioa lehenesten duen garapen eta hazkunde sare-ereduari helduz. Sailaren eraketa apirilaren 26 eta 27an gauzatu zen, Gijonen, eta hainbat lurralde sailetatik etorritako pertsonek parte hartu zuten bertan. Bide batez, kontseilu gidariak batzarra egin zuen. Ostiralean, 26an, bilera eta gero, afaria eta emanaldi musikalak izan ziren Santiago de Nuevo Gijón auzoko elkartearen lokaletan; lurralde ezberdinetako eta Asturieseko lagunen arteko harremanak eta elkar ezagutza indartzeko giro ezin hobea izan genuen.

Larunbatean, Coop57 Asturies-en eraketa asanblada izan zen. Bertan, banan banan, saila bultzatu eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzen duten 18 entitateek aurkeztu zuten euren burua. Lurraldearen aniztasunaren isla diren askotariko entitateak ditugu, hirietakoak (Gijon, Aviles eta Oviedo) zein nekazal eremukoak. Eta jarduera-sektore anitzekoak: komunitate-dinamizazioa, garraio eta premiazko mezularitza, ekoizpen agroekologikoa, bidezko merkataritza, gizarte-inklusioa, argitaletxeak... Ondoren, lurralde ezberdinetako partaideek Coop57ren ibilbideaz eta ekonomia sozial eraldatzaileak zein finantza etikoek dituzten erronkez eztabaidatu genuen. Bukatzeko, eta ospatzeko, paella ederra! Aurretik aipatu dugun lez, Coop57 Asturies-en eraketa aho batez berretsia izan zen ekainean Sevillan izandako Asanblada Orokorrean. Bienveníes a Coop57!