Coop57 Fundazioak, L’Arada eta l’Escola de Pastors de Catalunya-rekin batera, “Món Pagès - Terra Cooperativa” proiektua sustatu du, eta helburu du ESE eta agroekologiaren gizarte-esparrua sustatzeko aukera ematen duten tresnak eta hausnarketak eskaintzea. Interkooperazio-ekimen honetan, Tres Cadires, l’Aresta, Raiels eta Idària proiektuen tokiko esperientziekin lantalde bat osatu da. 

Bost “tokiko ekosistema agroekologiko” aztertu dira, eta horietatik identifikatu dira zenbait erronka nagusi eta hainbat proposamen, analisi eta hausnarketarako tresnak eskaintzen dituztenak:
 
  • Agroekologiaren eta ESE praktiken arteko ezagutza sakonagoa sustatzea, eta lurralde, landa eta nekazaritza hobeto ulertzea.
  • Agroekologismoko eragileek informazioa eta baliabideak eskuratzeko duten desoreka zuzentzea.
  • Lan-kooperatibismoa bultzatu eta lan-harremanak demokratizatzea ahalbidetzen duten formulak sustatzea.
  • Laguntza-sareetan eta interkooperazio agroekologikoko eta ESEren interkooperazioko sareetan parte hartzea bermatzea, lurraldeko ekosistema agroekologikoak bultzatzeko. 
  • Diru-laguntzak eskuratzeko aukera eta horiek kudeatzeko gaitasuna hobetzea eta, aldi berean, deialdi publikoak ekimenen beharrizanetara egokitzeko eragitea. 
  • Kudeaketa administratiboko eta finantzarioko egiturak indartzea proiektu agroekologikoetan.
  • Finantza etikoak eskuratzeko aukera hobetzea eta, horretarako, elkar hobeto ezagutzea eta finantzabeharrizan zehatzetara egokitzea. 
  • Ekosistema agroekologikoa sozialki eta politikoki ikusaraztea.

Beharrezkoa da nekazaritza ekologikoak eta ESEk ikuspegi bateratua izatea, malgua eta eskuzabala, landa-munduko errealitate guztiak barne hartzeko –egun mugimendu horrek interpelatzen ez dituenak–. Haatik, posible da errealitate horiek printzipioekin bat egitea, eta nekazaritzari zein ESEri lotutako egitura sozialen aberastasuna aldarrikatzea. Bide hori luzea bada ere, badugu kapital soziala, askotarikoa da, eta sozialki gero eta onarpen zabalagoa du.

 

Sale en portada general: