Coop57 Europako Banku Etiko eta Alternatiboen Federazioan sartu da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hau 2001ean sortu zen Bruselan, eta Europako lurraldean fnantza etikoak eta jasangarriak sustatzeko lan egiten du.

2019ko abenduaren 9an, Bartzelonako Coop57ren bulegoek FEBEAko ebaluazio-batzordearen bisita jaso zuten. Gure kooperatibako Batzorde Sozialek egiten duten bezala FEBEAK Coop57ren egoitza bisitatu zuen federazioan sartzeko gure eskaera ebalua zezan.

Bisitan, Coop57ren berezitasunak eta kooperatibaren irismena azaltzeaz gain, fnantzatutako proiektu batzuk erakutsi genizkien. Hala, bisita hauetan Bartzelonako Sants auzoko proiektu batzuek harrera egin ziguten; esate baterako: Lacol arkitektura estudioak; La Borda lagapeneko etxebizitza kooperatibak; Terra d ‘Escudella jatetxeak; eta baita La Comunal kooperatiba arteko espazioak ere, hots, bere baitan ekonomia sozial eraldatzaileko zortzi proiektu hartzen dituenak. 

Kooperatiba horiek guztiek Coop57ren fnantzaketa jaso dute beren proiektuak garatu ahal izateko eta zerbitzu-bazkide dira. Kooperatibak babesten dituen ekimen askotarikoen adibide argia dira hauek guztiak.

Ekonomia eraldatzailea sustatzeko federazioa

FEBEAk Europako hamabost herrialdetako fnantza-erakunde alternatibo biltzen ditu fnantza etikoak eta sozialak sustatzeko asmoz. Federazioa osatzen duten erakundeak proiektu berritzaileak dira eta beren lurraldeetatik etikan eta elkartasunean oinarritutako fnantza-ereduak garatzearen garrantzia eta premia zabaltzen laguntzen dute.

Aldi berean FEBEAk bere erakunde bazkideek gizartea eraldatzeko motor gisa duten rola sustatu nahi du, zuzenean euren jarduerekin, ala zeharka, ESEren proiektuen fnantzatzaile gisa.

 

FEBEA osatzen duten erakundeek fnantzatu egiten dituzte:

  • Lana sortzeko proiektuak, bereziki ekonomia sozial eraldatzailetik
  • Ekintzailetza kooperatiboa
  • Parte-hartzean oinarritutako eta irabazi asmorik gabeko sektoreak
  • Ekonomikoki egoera zaurgarrian edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden kolektiboek garatutako proiektuak
  • Garapen jasangarriarekin lotutako proiektuak, biodibertsitatea babesteko proiektuak, energia-iturri berriztagarriekin lotutakoak, nekazaritza ekologikoari loturiko proiektuak, etab.
  • Nazioarteko elkartasuna eta bidezko merkataritza

Sareak ehundu modu kolektiboan eraiki ahal izateko

Coop57k mugak zabaltzen ditu lehen aldiz nazioarteko sare batean parte hartuz, kasu honetan, Europa mailako sare batean. Erabaki hau kooperatibak gizarte-eraldaketaren aldeko eta pertsonen zerbitzurako ekonomia eraikitzearen aldeko estrategia kolektiboak taxutzeko duen etengabeko borondatearen ondorio da; hain zuzen ere, ingurunea eta ingurumena errespetatuko dituen ekonomiaren alde.

Coop57k harremanak zituen Europako antzeko erakundeekin, hala nola Frantziako NEF edo Belgikako CREDAL erakundeekin, elkar ikasteko eta esperientziak partekatzeko. Orain, FEBEAko kide garenez, honek balio digu harremanak estutzeko erakunde hauekin eta sareko beste 26 ekimenekin.