Energiarekin lotutako proiektuentzako inbertsio-maileguak
Energiarekin lotutako epe luzeko proiektuak edota inbertsioak finantzatzeko kredituak dira; zehazki, energia berriztagarriekin, energia-eraginkortasunarekin lan egiten duten eta, oro har, energia ekoiztean, merkaturatzean eta kontsumitzean jasangarritasunaren eta demokratizazioaren alde egiten duten proiektuak finantzatuko dira.
Zenbatekoa eta epeak:
- Gehienez 500.000 euro. Zenbateko hori handitu daiteke, 500.000 eurotik gorako kantitateak beste entitate baten abala badu.
- Epea: gehienez 10 urte.
- Gabealdi aukera (gehienez 13 hilabete).
- Dirua aurrez itzultzeko aukera.
Baldintzak eta bermeak:
- Guztizkoaren % 80ra arte finantzatuko da.
- Abal mankomunatuek eskatutako zenbateko osoari emango diote abala.
- Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea.
- Bestelako bermeak, hala badagokio.
Finantza-kostua eta komisioak:
- Urteko %3,95 eta %4,15 artean, kasuaren arabera zehaztu beharrekoa.
- Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
- Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.