Entitate bazkideen altxortegi-tentsioentzako produktuak dira.
Zirkulatzailea finantzatzeko produktuak dira, likidezia beharrizanei epe laburrean irtenbidea emateko. Kreditu-polizak edo altxortegi-maileguak izan daitezke.
Kreditu-polizak:
Zenbatekoa eta epeak:
- Gehienez 12 hilabete egongo da indarrean.
- Gehienez 500.000 €.
Finantza-kostua eta komisioak:
- Urteko % 5,25. Hilero ordainduko da.
- Finantza-kostua erabilitako kapitalari baino ez zaio aplikatuko, eta erabiltzen den denboran baino ez. Ez bada erabiltzen, ez du kosturik.
- Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).
- Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
- Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.
Bermeak:
- Abal mankomunatuek eskatutako zenbateko osoari emango diote abala.
- Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbatekoari dagokiona (zor-agiria da sinatzaileak onuradunari zenbateko zehatz bat egun jakin batean ordaintzeko konpromisoa adierazten duen agiria. Zorra aitortzen da, baina ez da bankuko dirua ibilgetzen. Eragiketak ez du kosturik).
- Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta.
Altxortegi-maileguak:
Zenbatekoa eta epeak:
- Gehienez 500.000 €.
- Epea: gutxienez urte 1, gehienez 5 urte.
- Gabealdi aukera (12 hilabete gehienez).
- Mailegua aurrez itzultzeko aukera.
Baldintzak eta bermeak:
- Abal mankomunatuek eskatutako zenbateko osoari emango diote abala.
- Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea.
- Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta.
Finantza-kostua eta komisioak:
- Urteko % 5,25 – Finantza-kostua murrizteko aukera, ezar daitezkeen bermeen arabera.
- Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik..
- Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.