Coop57k finantza-zerbitzuak eskaintzen dizkie bazkideei. Ez da bankua, eta ez dago bankuen arauketaren menpe. Hortaz, ez du Espainiako Bankuaren gordailuak bermatzeko fondoaren estaldurarik.
Orduan, nola bermatzen ditugu zure aurrezkiak?
Bermerik onena, begi bistakoa badirudi ere, proiektua behar bezala kudeatzea da; prozesuak gardentasunez eta finantza-zorroztasunez egiten ditugu. 27 urte baino gehiago daramagu lan honetan, eta inoiz ez du inork ekarpenen zentimorik galdu. Maileguak ez ordaintzearen portzentajea oso baxua da Coop57n (% 2 baino txikiagoa) eta, orain artean, ekitaldi ekonomiko guztietan izan ditugu soberakinak. Hala, kooperatibaren kaudimena indartzen joan gara.
Horrez gain, hainbat barne-mekanismo sortu ditugu, bazkideen ekarpenak ahalik eta gehien bermatzeko. Hemen kontsulta ditzakezu:
Neurri horien guztien helburua da Coop57ren bazkideen ekarpenak ahalik eta gehien bermatzea.