Hainbat barne-mekanismo sortu ditugu, bazkideen ekarpenak ahalik eta gehien bermatzeko:
- Urtero handitzen dira, ahalik eta gehien, zuzkidurak (ustekabekoei aurre egiteko gordetzen den dirua), maileguak ordaintzen ez badira zor hori ordaintzeko.
- Irabaziak osorik bideratzen dira erreserbetara.
- Maileguak ez ordaintzea minimizatzeko berme onenak hartzen dira, inplikazio kolektibotik hasi eta arriskuari kolektiboki eustera bitarte.
- Finantziazioa jasotzen duten entitateek derrigor ordaindu behar dute Maileguak Bermatzeko Fondoa deituriko fondo solidarioa, ez-ordaintzeei aurre egiteko.
- Maileguek gehienezko muga dute, hala arriskua banatzeko.
- Gardentasuna eta informazioa: bazkideek une oro jakin dezakete zein den kooperatibaren egoera ekonomikoa.
Gaur egunera arte, eta urtero ordaindutako zuzkidurei esker, gertatu diren ez-ordaintze guztiei egin zaie aurre. Beraz, gainerako neurriak ez ditugu inoiz hartu, eta hartu behar badira, bazkideen aurrezkiei ez eragiteko hartuko dira.