1986an, Bartzelonako Coll auzoan zegoen Bruguera argitaletxeak bere ateak itxi zituen, mila pertsona inguru lanik gabe utziz. Industria-krisi latz baten testuinguruan, argitaletxe enblematiko hura desagertu egin zen.
Baina jakin gabe, proiektu berri baten haziak ezarri ziren, fnantza etiko-kooperatiboen erakunde protagonista batean bihurtuko zirenak: Coop57.

Coop57 Katalunian jaio zen 1995ean, lanposturik gabe geratu ziren baina besoak gurutzatuta geratzeari uko egin zioten langileen borroka eta elkartasunaren ondorioz. Lan-borrokak iraun zuen hiru urteetan erresistentzia-kutxa bat sortu zen, lanpostu berriak sortzea ahalbidetuko zuten proiektuei irtenbidea emateko balio izan zuena. Eta ez zen edonola egingo, ideologia, politika, gizarte eta klase kontzientzia batetik baino; autogestioaren
eta demokrazia-ekonomikoaren printzipioetan sinesten zuena, eta pertsonak kapitalaren gainetik defendatzen zituena. Erresistentzia-kutxa horrek fnantzatutako lehen proiektuen artean Foli Verd zegoen; gaur egun gizarte-mugimenduen erreferente bihurtu den inprenta kooperatiboa, eta lehen zenbakitik gaur egun arte buletin hau inprimatzen duena.

25 urte dira kooperatiba sortu zenetik, eta erresistentziakutxa hartatik gaur egun arte proiektuak bilakaera handia izan du, alde askotatik. Urteetan zehar eredu propioa garatzea lortu da hurrengo printzipioetan oinarrituta: autokudeaketa, autonomia, elkartasuna eta bizitza erdigunean jartzen duen ekonomia eraikitzen laguntzen duten proiektuen babesa, pertsonak eta haien ingurunea kontuan hartzen duena. Hasiera batean, autogestionatutako lan-kooperatibek baino ez zuten parte hartzen, baina urteetan zehar, gaur egun Ekonomia Sozial Eraldatzaile deitzen dugunaren erakunde guztietara zabaldu zen Coop57. Denok partekatzen dugu printzipio etiko eta solidarioen oinarri komun bat, leial mantendu direnak Coop57ren hogeita bost urteetan: kooperatibismoa, elkartasuna, elkarrekiko laguntza, ekologismoa, asanblearismoa, autogestioa, feminismoak, antiarrazismoa eta lurraldean errotzea.

Tresna erabilgarria izateko borondate iraunkor eta nekaezinak gidatuta, balio etiko eta sozial guztiak era praktiko batean jarri nahi izan dira eraldaketa sozialaren zerbitzura. Herritarren aurrezkia kreditu eraldatzaile bihurtzeko lan egin dugu, gure gizarteari balio erantsia ematen dioten proiektuek beren lana egiten jarrai dezaten.

Mende laurden honetan, kooperatibako oinarri sozialaren partaidetza- eta inplikazio-eredu bat eraiki da. Ebaluazio sozial, politiko eta ekonomikoaren prozesuak defnitu dira, demokrazian, parte-hartzean, asanblearismoan eta zorroztasun etiko eta teknikoan oinarrituak.

Aldi berean, lurralde-eredu horizontala ehundu da, oinarritik pentsatutakoa, eta lurralde-sailen arabera antolatuta. Orain dela hamabost urte sortu zen Coop57ren lehen lurralde-saila Aragoin, eta iaz sortu zen momentuz azkena Asturiesen. Bien bitartean, Madrilen, Andaluzian, Galizan eta Euskal Herrian sortu zen Coop57.

100 milioi eurotik gorako balioa duten ia 3.000 mailegu eman zaizkie ESEko ehunka proiekturi. Gero eta anitzagoak diren pertsona eta erakundeak gehitu zaizkio proiektuari; guztiek partekatzen dute subiranotasun ekonomikoa praktikatzeko nahia, gure diruaren xedea kolektiboki eta demokratikoki erabakita.

Orain familia zabala gara: 5.000 bazkide kolaboratzaile inguru eta ia 1.000 zerbitzu-bazkide. Zuen konfantza eta inplikaziorik gabe, ez zen posible izango. Beraz, editorial hau aprobetxatzen dugu lan on guztiagatik
zorionak emateko, eta urteek, zahartu beharrean, indarrak berritzen dizkigutela esateko. Inoiz baino gogo handiagoa dugu sareak ehuntzeko, alternatibak eraikitzeko. Zereginean jo eta ke zaudetenei laguntzea, dela ESEren parte zaretelako, dela asoziazionismoan, gizarte-mugimenduetan, hirugarren sektorean, zein kontsumo arduratsuan. Aragoi, Andaluzia, Asturies, Katalunia, Euskal Herria, Galiza, Madril eta beste hainbat lurraldetara. Baita tresna berrituetatik ere, hala nola Coop57 Fundazioa bezala.

25 urte sarea ehuntzen. Ezinezko ziruditen gauza asko elkarrekin posible egin ditugulako. Eta egiten jarraitu nahi dugu. Urte askoan Coop57!