Entitateak eta norbanakoak izan daitezke Koop57ren bazkide laguntzaileak. Izenak adierazten duen bezala, kooperatibaren helburua lortzen laguntzen dute: Koop557ren zerbitzu bazkide diren entitateei zerbitzu finantzarioak eskaintzea.


Nola laguntzen dute? Koop57ren kapital sozialari ekarpenak egin eta kooperatibari baliabide ekonomikoak emanez. Hala, Koop57k zerbitzu finantzarioak eskaini ahal dizkie zerbitzu bazkideei. Hots, Koop57 bitartekari finantzarioa da: batetik, baliabide ekonomikoak biltzen ditu; bestetik, baliabide horiek zerbitzu kide diren bazkideak finantzatzeko erabiltzen du. Baliabide horiek zerbitzu bazkideek ere aporta ditzakete, baina ekarpen gehienak norbanakoek egin ohi dituzte normalean, baita bazkide laguntzaileak diren entitateek ere.


Koop57ren bazkide laguntzaile izan nahi dutenek, gutxienez 300 euroko ekarpena egin behar dute.


Legearen arabera, Koop57k bi bazkide mota izan ditzake, edozein kooperatibak bezala: bazkidea den entitatea eta bazkide laguntzailea bezala ezaguna dena (Kooperatiba Legearen arabera).
Zerbitzu bazkideak (ekonomia sozialeko erakundeetan), dirua eman dezake edo/eta finantzazioa jaso. Bazkide laguntzaileak, aldiz, aurrezkia eman besterik ezin dezake egin.
Bazkide laguntzaileek ezin dute finantzazioa jaso, Koop57 ez delako kreditu kooperatiba. Ondorioz, zerbitzu kideei bakarrik eskaini ahal dizkie bere zerbitzuak. Kooperatiba Legearen arabera, bazkide laguntzaileek ezin dute kooperatibizatutako jarduera aurrera eraman (zerbitzu finantzarioak jaso), baina objektu sozialean lagun dezakete.

Bazkide laguntzaile izan

Kooperatiba legeak aurreikusten du bazkide laguntzailearen figura. Koop57ri atxikitzen zaizkio proiektuan sinisten dutelako eta euren aurrezkiekin ekarpenak egin nahi dituztelako. Hala, finantzazio alternatiboa, etikoa eta solidarioa eskaintzen duen instrumentu bat garatzen laguntzen dute.  

Zerbitzu kideak Koop57ri atxikitzera bultzatzen dituen arrazoiak hainbat izan daitezke, baina nabarmenenak honakoak izan daiteke:

  • Euren aurrezkiak kudeatzea beren printzipio etiko eta balio pertsonalekin koherentzian.
  • Proiektu kooperatibo eta demokratiko batean parte-hartzea eta proiektua laguntzea. Aurrezkien gaineko ardura hartzea ahalbidetzen duen proiektua da, autogestio finantzarioa lantzea ahalbidetzen du.
  • Gure aurrezkien erabileraren gaineko kontrola berreskuratzea da gakoa. Bazkide laguntzaileek erabakitzen dute euren aurrezkiak zertara bideratu.
  • Etekin finantzarioa lortzea, etekin sozial handi bati lotuta.

Bazkide laguntzailea izateko baldintzak

Koop57ren finantza etiko eta solidarioen printzipioekin bat egiten duten pertsona fisiko guztiak izan daitezke bazkide laguntzaileak.

  • Gutxienez 300 euroko derrigorrezko ekarpena egin behar da; ordainketa hori zatika egin daiteke.
  • Bazkide laguntzaileek nahi beste aurrezki-ekarpen egin ditzakete, borondatezko ekarpen berriak eginez. Era berean, eta aurrezkia sustatzeko asmoz, aldizkako ekarpenak egin ditzakete (hilekoak edo hiruhilekoak).

Ekarpenen baldintzak:

  • Bazkide laguntzaileen ekarpenak bi motatakoak dira: gutxieneko ekarpena (300 euro) eta gainontzeko ekarpena, boluntarioa dena.
  • Ekarpenaren epea urtebetekoa da, eta, aurkakoa adierazi ezean, automatikoki berritzen da epea igarotakoan. Edozein unetan utz daiteke bertan behera.
  • Nahitaezko ekarpena Koop57ren funtsera doa eta ez du zertan etekinik sortu. Itzultzea eska daiteke, baina azken erabakia Kontseilu Errektoreak du.
  • Gainontzeko ekarpenak kapital sozial boluntarioaren parte dira. Etekinak izan ditzakete, eta itzultzea eskatzen bada, itzulketa berehalakoa da.
  • Bazkide laguntzaileek edozein momentutan egin ditzakete ekarpen gehiago, hala nahi izanez gero.
  • Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.
  • Ez dago iraunkortasun-kontraturik ezta inolako zigorrik ere.
  • Ekarpenek ez dute kosturik edota komisiorik.
  • Bazkide laguntzaileen ekarpenak izendun kontratuen bidez egiaztatzen dira.

Bazkide laguntzaileen eskubideak eta betebeharrak

Eskubide sozialak, parte-hartzeari dagozkionak, ekonomikoak eta informazioari dagozkionak:

  • Bazkide laguntzaileek Lurralde Sekzioan parte hartzen dute, eta bozka dute. Estatutu sozialetan jasotakoa da limitea: ezin dute bozka sozialen %30 gainditu. Koop57ren organo sozialetako karguetarako hautatuak izan daitezke.
  • Hausnarketa eta eztabaida-gune guztietan parte har dezakete, edota Koop57n sor daitezkeen lan batzordeetan.
  • Bazkide laguntzaileek ezin dute mailegurik jaso.
  • Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.
  • Bazkide laguntzaileek Koop57ren jardueraren informazioa jasotzeko eskubidea dute. Hala, Koop57ren informazio buletina jasotzen dute sei hilabetero. Bertan, onartutako eta finantzatutako proiektu guztiak jasotzen dira.

Bazkide laguntzaile egin

Alta eskaera egiteko galdetegi bat bete behar duzu:

Bazkide laguntzaile izateko galdetegia

Galdetegia eta ordainketa jasotzen ditugunean, kontratua etxera bidaliko dizugu.

Posta elektroniko bidez ere eska dezakezu informazioa edo Koop57ren egoitzatara joz. Kontaktu datuak kontsultatzeko jo hona

 

Zerbitzu kideak diren entitateen ezaugarri nagusiak honakoak dira:
 
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten diren entitateak dira.
  • Koop57ren zerbitzu finantzarioak balia ditzakete, eta maileguak jaso.
  • Alta emateko: 901,52 euroko ekarpena egin behar diote kapital sozialari eta 98,48 euro ordaindu sarrera gastuengatik.Urtebeteko epea dago horretarako.
  • Kooperatibaren kapital sozialari ekarpenak egin diezazkiote.
  • Erabakiak hartzen dituen asanblean parte hartzen dute, baita Koop57ren organo politikoetan ere.

Zerbitzu kide izateko baldintzak

  • Koop57ko bazkideak izan daitezke: kooperatibak, elkarteak, fundazioak, gizarteratze enpresak eta beste hainbat entitate. Baldintzak dira: ekonomia sozial eta eraldatzailean jardutea, modu autonomoan jarduera ekonomikoa aurrera eramatea demokrazia ekonomikoaren irizpideak jarraituz, eta
  • Koop57ren finantza etiko eta solidarioen printzipioak onartzea. Ebaluazio prozesu bat pasatzea eta dagokion txostena egitea. Txosten hori Koop57ko errektore batzordeak onartu behar du.
  • Zerbitzu bazkide izaera berresteko: 901,52 euroko ekarpena egin behar diote kapital sozialari eta 98,48 euro ordaindu sarrera gastuengatik. Urtebeteko epea dago horretarako. Derrigorrezko ekarpen horrek (901,52€) Koop57ren emaitzen isla jasoko du, baina ez ordainsari ekonomikorik.
  • Kapital ekarpen boluntarioak egin ditzakete entitateek. Asanbleak erabakiko du ekarpen horien ordainsarien urteko interesa, eta ez dute Koop57ren emaitzen ordainik jasoko. Zerbitzu kideek ezin dute Koop57ren kapitalaren %4 baino gehiagoren jabe izan.

Zerbitzu kideen eskubideak eta betebeharrak

  • Koop57ren zerbitzu finantzarioak balia ditzakete, eta maileguak jaso.
  • Lurralde sekzioan parte hartzen dute, eta bozkatzeko eskubidea. Bazkide bakoitzak bozka bat du, ekarpenak ekarpen.
  • Bazkideek aukeratzen dituzte Asanblea Orokorreko eta organo sozialetako ordezkariak. Edozein bazkide izan daiteke ordezkaria eta, beraz, hautatua.
  • Derrigorrezko ekarpenak Koop57ren etekinetan/galeretan parte izango dira, asanblearen erabakiaren arabera. Horrek zera esan nahi du: egindako ekarpenak murriztu edo handitu daitekeela, emaitzen arabera.
  • Legediaren arabera, zerbitzu bazkideek bakarrik balia ditzakete Koop57ren zerbitzuak eta maileguak jaso.
  • Zerbitzu kideek ekarpenak, bai nahitaezkoak zein boluntarioak, titulu izendun bidez egiaztatzen dira.
  • Ekarpen boluntarioen izaera mugagabea da, aurkako adierazi arte.
  • Ekarpen boluntarioak itzultzea eska daiteke edozein momentutan, inolako zigorrik edo kosturik gabe.
  • Zerbitzu kide izaera galduz gero, eska daiteke kapital sozialari egindako nahitaezko ekarpena itzultzea. Asanblea Orokorrak estimatutako jardunaldiko balantzearen arabera kalkulatuko da itzulketa horren zenbatekoa. Urteko galerak aintzat hartuko dira, egiaztatutako amortizazioak eta legeak aurreikusitako beste kontzeptuak.

 

Zerbitzu kide egin

Koop57ren zerbitzu kide izateko, ondorengo urratsak egin behar dira:

  1. Bazkidetza eskaera eta galdetegi sozial bat bete beharko ditu entitateak. Galdetegiaren helburua da Koop57k nahikoa elementu izatea entitatearen ezaugarri nagusiak baloratzeko.
  2. Galdetegia beteta entregatu ondoren, Batzorde Sozialak bilera bat eskatzen dio entitateari, galdetegian sakontzeko eta entitatea bera bertatik bertara ezagutzeko.
  3. Bileraren ondoren, Batzorde Sozialak txostena egiten du, aldekoa edo kontrakoa izan daitekeena. Txostena Lurralde Sekzioari igortzen dio eta gero Kontseilu Errektoreari. Azken honek erabakitzen du eskaera onartu edo ez, informazio guztia bildu ostean.
  4. Entitatea bazkide bihurtzen denean, 901,52 euroko ekarpena egin behar dio Koop57ri, eta sarrera gastu gisa 98,48 euro ordaindu. Kantitate hori epeka ordain daiteke.
  5. Entitateak zerbitzu finantzarioetakoren bat eskatzen badu, Batzorde Teknikoa arduratzen da beharrezko informazioa bildu eta eskaera onartzeaz.

 

Eskaera egiteko hurrengo galdetegia bete dezakezu:

Zerbitzu kide izateko galdetegia

 

Posta elektroniko bidez ere eska daiteke informazioa edo Koop57ren egoitzatara joz. Kontaktu datuak kontsultatzeko jo hona