Zer da bulego birtuala

Bazkideen eskura dagoen zerbitzua da bulego birtuala. Kontsultak eta eragiketak egiteko aukera eskaintzen du. Bazkideei prozesuak eta operazioak arintzea eta erraztea da helburua. Argi utzi behar dugu ez dela “banka online” zerbitzu bat, bulego birtualaren eta urrutikoaren erreplika baizik.
Bulego birtualak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Kontuaren egoera kontsultatu.
  • Mugimenduak kontsultatu.
  • Ekarpen berriak egin.
  • Itzulketak eskatu.
  • Ekarpen periodikoen alta/baja izapidetu.
  • Kontaktu datuak eguneratu.
  • Ekarpenen etekinen gaineko informazio fiskala kontsultatu.
  • Beste kontsulta batzuk.

Erregistratu

Koop57ren bazkideentzat zerbitzua da bulego birtuala. Erabili ahal izateko, beraz, beharrezkoa da kooperatibaren bazkidea izatea. Bulego birtualean izena emateko, honako galdetegia bete behar duzu:

Sortu erabiltzailea bulego birtualean

Sartu

Erregistratu ondoren, bulego birtualera sartzeko, klikatu irudia:

Erabilera gida

Bulego birtualaren funtzionamendua eta funtzionalitateak ikusteko, eta edozein dudari buruzko galdera egiteko, bulego birtualaren erabilera gida kontsulta dezakezu.

Bulego birtualaren gida kontsultatzeko, klikatu irudia: