Koop57k finantzazio zerbitzuak eskaintzen dizkie entitateei, zerbitzu bazkideei, elkartasun eta elkar-laguntze testuinguru batean.

Honako ezaugarriak sustatu nahi ditugu: 

  • Kredituak erreminta gisa ulertzen dugu Koop57n. Erreminta hori, ondo bideratuta, eraldaketa soziala bultzatzeko erabiltzen dugu. Ez da etekin ekonomikoak lortzeko tresna.
  • Maileguak konfiantzan eta elkarrenganako errespetuan oinarritzen dira.
  • Maileguen garantia sistema ere bi balioa horietan oinarrituta dago, eta horretarako dira abal pertsonal mankomunatuak.
  • Finantza zerbitzuen malgutasuna eta egokitzeko ahalmena. Proiektua aurrera atera ahal izateko irtenbideak bilatuko ditugu.
  • Ez dituzte irekiera komisioak, ikerketa komisioak, notariotza gastuak... Entitateek asumitu behar dituzten kostu finantzarioak ez ditugu handitu nahi, saihestu daitezkeen gastuak baitira. Beharra duten entitate guztiek finantzazioa lortu ahal izatea da xedea.
  • Lurralde Sekzio bakoitzeko Batzorde Teknikoak ebaluatzen ditu maileguak.
  • Koop57ren oinarrizko helburua da eduki sozial handia duten proiektuei babes finantzarioa ematea. Proiektu horiek porrot egiten badute, gure porrota ere bada.
  • Beti arduraz jokatuko dugu, bereziki bazkide laguntzaileen aurrean, izan ere, baliabide ekonomikoak eskaintzen dizkiote kooperatibari.

Maileguen bermeak

Finantzazio aukerak

Finantzazioa eskatu