Mezu honen bidez, hurrengo otsailaren 20an egingo dugun lurralde-saileko Asanbladan parte hartzeko deia zabaldu nahi diegu bazkideei.
2020ko urtea erronkaz beterik dator guztiontzat, baita Koop57 Euskal Herriako lurralde-sailarentzat ere. Erronka horiei guztiei aurre egin ahal izateko, ezinbesteko dugu bazkideen laguntza, dela batzorde sozialean, komunikazio- edo itzulpen-taldean, dela bere inguruan Koop57ren ahotsa zabaltzen. Horregatik, eta hainbat gai zuekin partekatu nahi ditugulako, urtean bitan egiten ditugun Asanbladetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Gainera, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen duen Lakari kooperatiba gertutik ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Asanbladan, Coop57 orokorraz baino, gureaz, Euskal Herrikoaz arituko gara: zer da 2019an egin duguna eta zeintzuk izango diren 2020rako aurreikusten ditugun aldaketak proiektua indartzen joateko. Data hurbildu ahala bidaliko dizkizuegu xehetasun gehiago.

Tokia: Lakari (Araba kalea 33, Zarautz)
Eguna: otsailak 20, osteguna

Ordua: 18:00etatik 20:00etara

Oharra: Kotxea partekatzeko prest bazaude jarri gurekin harremanetan.

Lurralde saileko Zuzendaritza Batzordea.