Koop57ren bazkide diren entitateen arteko interkooperazioa sustatzeko pentsatutakoak. Lehentasunezko interes tipoak dituzte
Koop57ren bazkide diren entitateen arteko zerbitzu/produktu salerosketak dira interkooperazio maileguak.
Kopuruak eta epeak eragiketako:
- Gutxieneko kopurua: 6.000€. Gehienez: 500.000€.
- Epea: gutxienez urte bat, gehienez 7 urte (10 ezohiko kasuetan).
- Epea baino lehen ordain daitezke.
Baldintzak eta bermeak:
- Proiektuaren kostu osoaren %20 gutxienez funts propioekin finantzatzea.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak.
- Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.
Komisioak:
- Irekiera/azterketa komisiorik ez.
- Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
- Finantza-kostuak:
- %3,90 urteko (2020)
- Bestelako kosturik ez
Dokumentazioa:
- Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
- Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
- Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
- Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
- Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.