Zure aurrezkiak proiektu eraldatzaile bihurtuko dira Coop57n. Pertsonak erdigunean jarriko dituen ekonomiaren alde, batu zu ere!

 

Coop57 finantza-zerbitzuak eskaintzeko kooperatiba da: pertsona eta entitateei aurrezki eraldatzaileak izateko aukera eskaini eta ekonomia sozial eraldatzaileko erakundeei maileguak jasotzeko aukera eskaintzen die.

Zure diruak balio soziala du Coop57n, kooperatiben, elkarteen, fundazioen eta gizarteratze-enpresen proiektuak indartzeko bideratzen baita. Entitate horiek pertsonen aldeko ekonomiaren alde lan egiten dute.

2022ko ekainera arte, 32 milioi euro eman dira mailegutan, honako hauek helburu: etxebizitza kooperatiboak, ekimen feministak, trantsizio energetikoaren eta mugikortasun jasangarriaren aldekoak, gizarte-bazterketaren aurka borrokatzen dutenak, ekologismoa, antiarrazismoa, agroekologia, bidezko merkataritza, ostalaritza kooperatiboa, garapen komunitarioa, kultura edota hezkuntza ardatz dutenak, besteak beste.

 

Aurrezkiak gordetzeko leku bila bazabiltza eta finantza etikoen bidez alternatibak eraiki nahi badituzu, batu Coop57ra!

 

Zure ideiak non, jarri dirua han!

 

 

Coop57ren ohiko galderak | Coop57n aurreztea

NOLA AURREZTEN DA COOP57N?

logo-coop57-sense-lletra-sense-fons.pngAurrezkiak kooperatibari egindako kapital sozialaren ekarpenak dira. Zati bat derrigorrezkoa da (300 euro),hori baita Coop57ko bazkide kolaboratzaile izateko ezarritako gutxieneko zenbatekoa.

300 euro horiek aurrezkiak izango dira kooperatibaren parte zaren bitartean, eta itzuli egingo dira kooperatiban bajan emanez gero. Ez da kuota bat, ezta gastua ere. Coop57ko bazkide kolaboratzaile zaren bitartean gordetzen den gutxieneko saldoa da.

Zenbateko handiagoa jarriz gero, gainerakoa borondatezko kapital-ekarpena da. Zenbateko hori noiznahi jaso dezakezu bueltan, bajan eman gabe ere. Ekarpen gehiago egitea eta dirua itzultzea ere noiznahi eska dezakezu. Nahi izanez gero, aldizka ekarpen automatikoak egitea ere programa dezakezu. Borondatezko ekarpenak ordainsaria du.

Coop57n aurrezteko ez da kontua mantentzeko komisiorik ordaindu behar.

Ekarpenak egiteko baldintzak

Zure ekarpenaren bermeak

Gaur egun 5.000 bazkide kolaboratzaile baino gehiago gara!

 

Bazkide laguntzaile izateko galdetegia

BA AL DUZUE TXARTELIK? HELBIDERATZEAK EGIN AL DITZAKET? ETA KUTXAZAINETAN DIRUA ATERA?

Finantza-zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatiba gara eta, beraz, ez gara bankua. Ez dugu eguneroko operazio-zerbitzurik eskaintzen (txartelak erabiltzea, nominak edo fakturak helbideratzea, kutxazainetan dirua ateratzea, etab.); kooperatibaren bazkide diren pertsona fisikoentzako aurrezteko espazioa eta entitateentzako finantza-zerbitzua gara.

Horrek ez du esan nahi ezin duzunik zure aurrezkiak kudeatu eta operaziorik egin: noiznahi ahalko duzu ekarpen berriak egin edota dirua itzultzea eskatu. Horretarako, kontu korronte bat baino ez duzu behar. Adibidez, ekarpenaren zati bat atera nahi baduzu, zure kontu korrontera itzuliko dizugu.

Aurrezkia kudeatzeko, ekarpenaren egoera ikusteko, mugimenduak ikusteko, urteko etekinak kontsultatzeko edo zerga-informazioa eskuratzeko, eskuragarri dugu bazkide guztientzako BULEGO BIRTUALA.

ZERTARAKO ERABILTZEN DUZUE NIRE DIRUA?

Coop57ko aurrezkiak ekonomia sozial eraldatzaileko (ESEko) proiektuak finantzatzeko baino ez dira erabiltzen. Finantzatutako proiektuek eragin positiboa dute gizartean. Entitateek finantziazioa eskuratzeko, ebaluazio etiko eta sozial zorrotza gainditu behar dute,kooperatibako zerbitzu-bazkide egin eta finantza-zerbitzuak jasotzeko. Proiektuok errealitate justuagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko ekonomiaren alde egiten dute lan.

Coop57ko bazkide eginez gero, aldizka jasoko duzu informazio xehea, finantzatutako proiektu guztiak ezagutzeko eta zure dirua zertarako erabili den jakiteko.

Gaur egun, 1.000 zerbitzu-bazkide baino gehiago ditugu: kooperatibak, fundazioak, elkarteak eta gizarteratze-enpresak dira. 2021 urteari dagokionez, Coop57k 23 milioi euro baino gehiago eman ditu mailegutan, bazkideen ekarpenei esker.

 

Zure aurrezkirik gabe, hau dena ez da posible!

 

 

ZEIN SEGURTASUN DUTE NIRE AURREZKIEK?

Coop57k  finantza-zerbitzuak eskaintzen dizkie bazkideei. Ez da bankua, eta ez dago bankuen arauketaren menpe. Hortaz, ez du Espainiako Bankuaren gordailuak bermatzeko fondoaren estaldurarik.

Orduan, nola bermatzen ditugu zure aurrezkiak?

Bermerik onena, begi bistakoa badirudi ere, proiektua behar bezala kudeatzea da; prozesuak gardentasunez eta finantza-zorroztasunez egiten ditugu. 27 urte baino gehiago daramagu lan honetan, eta inoiz ez du inork ekarpenen zentimorik galdu.  Maileguak ez ordaintzearen portzentajea oso baxua da Coop57n (% 2 baino txikiagoa) eta, orain artean, ekitaldi ekonomiko guztietan izan ditugu soberakinak. Hala, kooperatibaren kaudimena indartzen joan gara.

Horrez gain, hainbat barne-mekanismo sortu ditugu, bazkideen ekarpenak ahalik eta gehien bermatzeko. Hemen kontsulta ditzakezu:

Aurrezkien bermeak

Neurri horien guztien helburua da Coop57ren bazkideen ekarpenak ahalik eta gehien bermatzea.

 

ZALANTZA GEHIAGO DITUT, NON JASO DEZAKET INFORMAZIO GEHIAGO?