Ikasturte honetan KoopFabrikan izena eman nahi baduzu, oraintxe duzu aukera!. KoopFabrika ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da eta Koop57 Euskal Herriak bertan aktiboki hartzen du parte.

KoopFabrika Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da. 2017an lehen aldiz abian jarri zenetik, 30 proiektutik gora sustatu dira.

Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.

Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, Bagara, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako garapen agentzia, Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko programa.

Gipuzkoa osoko proiektuei zabalik da KoopFabrika.