Inbertsio maileguak

  • Finantziaziorako tresna tradizionala. Ibilgetuetan inbertitzeko maileguak.

Mailegu hauek proiektuak finantzatu edota ibilgetuetan inbertitzeko dira. Entitate hartzaileak mailegu hauek erabil ditzake inbertsioren bat egin edo entitatea hobetzen laguntzeko. Ohiko mailegu estandarra da.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 €. Zenbateko hori handitu daiteke, 500.000 eurotik gorako kantitateak beste entitate baten abala badu.
  • Epea: gutxienez urte 1, gehienez 10 urte.
  • Gabealdi aukera (12 hilabete gehienez).
  • Mailegua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

Finantza-kostua eta komisioak:

 

  • Urteko % 5,25 – Finantza-kostua murrizteko aukera, ezar daitezkeen bermeen arabera.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Kreditu-polizak eta altxortegi-maileguak

Entitate bazkideen altxortegi-tentsioentzako produktuak dira.

Zirkulatzailea finantzatzeko produktuak dira, likidezia beharrizanei epe laburrean irtenbidea emateko. Kreditu-polizak edo altxortegi-maileguak izan daitezke.

Kreditu-polizak:

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 12 hilabete egongo da indarrean.
  • Gehienez 500.000 €.

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 5,25. Hilero ordainduko da.
  • Finantza-kostua erabilitako kapitalari baino ez zaio aplikatuko, eta erabiltzen den denboran baino ez. Ez bada erabiltzen, ez du kosturik.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Bermeak:

  • Abal mankomunatuek eskatutako zenbateko osoari emango diote abala.
  • Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbatekoari dagokiona (zor-agiria da sinatzaileak onuradunari zenbateko zehatz bat egun jakin batean ordaintzeko konpromisoa adierazten duen agiria. Zorra aitortzen da, baina ez da bankuko dirua ibilgetzen. Eragiketak ez du kosturik).
  • Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta.

 

Altxortegi-maileguak:

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 €.
  • Epea: gutxienez urte 1, gehienez 5 urte.
  • Gabealdi aukera  (12 hilabete gehienez).
  • Mailegua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 5,25 – Finantza-kostua murrizteko aukera, ezar daitezkeen bermeen arabera.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik..
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Diru-laguntzak aurreratzea eta kobratu gabeko fakturak ordaintzea

Administrazio publikoak onartutako diru-laguntzak ordaintzean atzerapenak baldin badaude edo fakturak kobratzeke baldin badaude eska daiteke.
Kreditu hauek erakunde publikoen diru-laguntzak edo Coop57ren entitate bazkideen eta erakunde publikoen arteko hitzarmenen ondoriozko zenbatekoak aurreratzeko bidea dira. Administrazio publikoei zerbitzu emateagatik kobratzeke dauden fakturak ere aurreratu daitezke. Kreditu hauek jasotzeko, diru-laguntza edo hitzarmenak onartuta egongo dira, nahiz eta fakturak kobratzeke izan.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 €.
  • Diru-laguntzen, hitzarmenen edo fakturen % 80 eta % 90 artean finantzatuko da (kasuaren arabera).
  • Diru-laguntza kobratzeko unean itzuliko da (gehienez 12 hilabetetara).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera dago.

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Interesak epemugan edo hileko kuotetan ordaintzea.
  • Abal mankomunatuek eskatutako zenbatekoaren % 50ari emango diote abala.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Komisioak:

  • Urteko % 5,25.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Baldintzak eta bermeak:

  • Interesak epemugan edo hileko kuotetan ordaintzea.
  • Abal mankomunatuek.  Eskaera ebaluatzean zehaztuko da zenbatekoa.
  • Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbateko osoari dagokiona.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egingo zaio (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).

 
Administrazio publikoaren kredituak lagatzea:

Diru-laguntza kobratzeko eskubidea Coop57ri ematea da. Hala, administrazioak ordainketa egitean, zuzenean ordainduko zaio Coop57ri. Administrazioaren dirua jasotzen duenean, Coop57k aurreratutako kantitatea deskontatuko du, baita horren interesak ere, eta entitateari ordainduko dio diru-laguntzaren gainerako dirua.

Baldintzak eta bermeak:

  • Finantza-kostua: % 3,95.
  • Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbateko osoari dagokiona.
  • Coop57k kobratutakoaren eta aurreratutakoaren artekoa ordainduko du, gehienez 5 eguneko epean.

Dokumentazio espezifikoa:

  • Kreditua lagatzeko izapideak egitea eta administrazioak horren berri ematea.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).
  • Kreditu-lagatzea, administrazio publikoak sinatuta.

Etxebizitza-maileguak

Erabilera-lagapeneko erregimena duten etxebizitza-kooperatibak sustatu, erosi edo birgaitzeko produktuak dira

“Etxebizitzaren kultura berria” garatzeko apustua egin du Coop57k, pertsonen etxebizitza-beharrizanak bete eta etxebizitza merkatuko produktu espekulatibo modura ez erabiltzea sustatzeko. Coop57k etxebizitza-proiektuak finantzatzeko, honako printzipio hauen araberakoak izango dira: 

  • Jabetza kolektiboa izatea.
  • Sustapen eta kudeaketa kooperatiboa izatea.
  • Interkooperazioa sustatzea.
  • Beharrizan-oinarriaren eta irizpide publiko edota komunitarioen arabera banatzea.
  • Premiazko beharrizana betetzea (ohiko etxebizitza).

Zenbatekoa eta epeak

  • Gehienez 2.000.000 €.
  • Gehienez 25 urte.
  • Gabealdi aukera (gehienez 24 hilabete).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

  • Guztizkoaren % 80ra arte finantzatuko da. Proiektuaren guztizko kostuaren % 20 gutxienez funts propioen bidez finantzatuko da.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea.
  • Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 3,35.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Entitateen lokaletarako maileguak

Coop57ko zerbitzu-bazkideen lokal sozialak eskuratu edo abian jartzeko produktua da

Entitateek beren lana egiteko lokala lortzeko produktua da. Entitatearen jarduera nagusia garatzeko lokalak baino ez dira finantzatuko.

Bi finantzaketa mota daude:

Eskuratzea: Coop57ko zerbitzu-bazkideen lokal sozialak eskuratu edo abian jartzeko produktua da.

Gehienez 1.000.000 €.

Inbertsioa: Coop57ren Zerbitzu-bazkide diren entitateen jabetzako, lagapeneko edo alokairuko lokaletan inbertsioak egiteko produktua.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 600.000 €.
  • Gehienez 15 urte.
  • Gabealdi aukera (gehienez 12 hilabete).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta epeak:

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko %3,65 eta %4,65 artean (erosketa) eta %4,25 artean (inbertsioa), ezar daitezkeen bermeen arabera zehaztu beharrekoak.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Energia-maileguak

Energiarekin lotutako proiektuentzako inbertsio-maileguak

Energiarekin lotutako epe luzeko proiektuak edota inbertsioak finantzatzeko kredituak dira; zehazki, energia berriztagarriekin, energia-eraginkortasunarekin lan egiten duten eta, oro har, energia ekoiztean, merkaturatzean eta kontsumitzean jasangarritasunaren eta demokratizazioaren alde egiten duten proiektuak finantzatuko dira.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 euro.  Zenbateko hori handitu daiteke, 500.000 eurotik gorako kantitateak beste entitate baten abala badu.
  • Epea: gehienez 10 urte.
  • Gabealdi aukera (gehienez 13 hilabete).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko %3,45 eta %4,45 artean, kasuaren arabera zehaztu beharrekoa.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Kooperatibak eta lan-sozietateak kapitalizatzeko maileguak

Entitate bazkideen finantza-sendotasuna indartzeko produktua da.

Kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkideek derrigorrez jarri behar duten kapitala finantzatzeko produktua da, hala entitateak funts propioak handitzeko.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gutxienez 2.000 euro.
  • Gehienez 10.000 euro.
  • Itzultzeko epea: gehienez 5 urte.
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.
  • Gabealdi aukerarik ez.

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 3,80.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Oharrak:

  • Coop57k ez du finantzatuko legez kooperatiba eratzeko beharrezkoa den hasierako ekarpena.
  • Finantzatutako ekarpenak ezin zaizkio bazkideari eskatu, mailegua indarrean dagoen bitartean.
  • Pertsona/entitate bazkidea eta kooperatiba solidarioki izango dira maileguaren kantitatearen eta Coop57ri kantitate hori itzultzearen arduradun.