Kreditu bat emateko, Koop57k hainbat berme eskatzen dizkio eskatzailea den entitateari. Eta, beharrezkoa bada, abal pertsonalak (ez ondareari dagozkionak), eskaeraren abal gisa jokatzen duten pertsonei. Hala, babes hori jasotzen duten entitateak eta bere kideak diruarekin arduraz jokatzea sustatzen dugu.
Bermea beti da mankomunatua. Abala eskaini duten guztien artean proportzionalki zatitzen da. Ohiko entitateek abal solidarioak eskatu ohi dituzte (abala ematen duen bakoitzak da maileguaren kantitate guztiaren arduradun). 

Abal pertsonal mankomunatuez gain, maileguak bermatzeko funts bat ere badugu. Finantzazioa jasotzen duten entitateekin egindako ekarpenekin elikatzen da funts hori. Inork ordainduko ez balu, funtsera joko genuke.
Elkarrenganako bermerako OINARRI elkartearekin hitzarmena ere sinatu dugu. Maileguen zati bat abalatzen du, eta bazkide diren entitateak errazago lor dezakete kreditua. 

Koop57k ez du funtzionatzen bermeekin edota ondare ekarpenekin.

Avales Personales Mancomunados

Gure berme sistema abal pertsona mankomunatuetan oinarrituta dago. Proiektuan sinesten duten inguruko bazkideak bilatzen dituzten finantzazioa behar duten entitateek. Bazkide horiek konpromiso pertsonala hartzen duten euren gain, eta emandako maileguaren zati baten erantzukizuna hartzen dute bere gain. Entitateak mailegua itzuli ezin balu, abala eman duten pertsonek euren izenean erantzungo liokete abalatutako kopuru horri.

Dokumentu pribatua da eta ez da notariotzatik pasatzen. Abal-emaileari eza zaio informazio ekonomikorik eskatzen (nominak, ondarea...). Mankomunatutako abalak ez du dirua higiezin bihurtzen, ez dago ez depositurik ezta fidantzarik ere. Proiektu kolektibo batean sinesten duen norbanako baten konpromiso pertsonala eta indibiduala da.

Sistema honen bidez, bideragarriak diren proiektuak dituzten entitateek finantzazioa lortzen dute, ondarearekin kapitalizatuta egon behar izan gabe.

Horrez gain, abal pertsonal mankomunatuek ezinbesteko bi elementu eskaintzen dituzte:

  • Mailegua itzultzeko bermeak eskaintzen ditu, eta Koopo57k asumitutako arriskua txikitzen du. Hala, proiektuaren bideragarritasuna eta iraunkortasuna laguntzen dugu.
  • Entitateak sarea sortzeko duen gaitasunari buruzko informazioa ematen du eta gaitasun hori benetakoa dela frogatzen du. Izan ere, proiektuak sortzen duen konfiantza ezagutu dezakegu, eta oinarri sozial sendo, zabala eta konprometitua duen.

 
Abal ekonomikotik harago, abal pertsonal mankomunatuak abal soziala dira. Koop57rentzat edozein abal finantzario baino garrantzitsuagoak dira.

 

Maileguak bermatzeko funts bat ere badugu. Finantzazioa jasotzen duten entitateekin egindako ekarpenekin elikatzen da funts hori. Inork ordainduko ez balu, funtsera joko genuke. Elkartasun funtsa da.

Ekarpenak kopuruaren arabera kalkulatzen dira, baita mailegua itzultzeko epeak ere:

  • Urte bat baino gutxiagokoa: maileguaren %0,5.
  • 1-3 urte: maileguaren %0,75.
  • Hiru urte baino gehiagokoa: maileguaren %1.

Funtsak honako ezaugarriak ditu:

  • Helburua: Koop57ren funtsak indartu.
  • Kapitalari ekarpena egitea da, ondorioz, bazkidearen jabetzakoa.
  • Ez da gastu bat. Aktibo bat da.
  • Ez du ordainsaririk.
  • Ez da berreskuratzen mailegua itzuli ondoren. Beraz, ez du epemugarik.
  • Bazkidea den entitateak eska dezake baja emanez gero, edo likidatzerakoan.
  • Ekarpen hau gal daiteke proiektuak huts egin badu.

OINARRI

OINARRI, Sociedad de Garantía Recíproca (S.G.R), Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresetan, autonomoetan eta ETEetan espezializatutako elkarrekiko berme-elkartea da. Finantza entitatea da, izaera mutualista du, eta abalak eskaintzen ditu, proiektuen finantzazioa erraztu eta egitura finantzarioa hobetzeko.

Koop57k eta Oinarri elkarlanerako hitzarmena dute. Hala, babestutako hainbat proiekturen arriskua elkarbanatzen dute.

Modu horretan, Koop57k mailegu gehiago eman ditzake, arrisku gehiago asumitu gabe. Era berean, bazkide diren entitateen finantzazioa errazten da, bermeak gehiago baitira eta, hala, euren finantzazio eskaera indartzen dute.