Koop57k bere oinarri sozialaren proiektuak finantzatzen ditu. Proiektu horiek balio erantsia eskaintzen diote gizarteari. Euren jarduerarekin errealitate justuagoak, solidarioagoak eta gizatiarragoak sustatzen dituzte.

Finantzazioa ez da bideratzen sektore konkretu batzuetara, ekonomia guztia hartzen du kontuan, betiere, ekonomia sozial eraldatzailearen printzipioak errespetatuz.

  • Bereziki sektore hauetan jarduten dugu:
  • Mota guztietako kooperatibak (lan, kontsumo, zerbitzu...)
  • Laneratzeko edo gizarteratzeko ekimenak
  • Pertsonen zaintza
  • Mugimendu sozialen proiektuak
  • Iraunkortasuna eta ingurumena
  • Kultura eta hezkuntza
  • Kalitatezko lanpostu duinak eta iraunkorrak sustatu
  • Demokrazian eta parte-hartzean sakondu
  • Oinarrizko asoziazionismoa


Bazkideek Koop57ren informazio buletina jasotzen dute sei hilabetero. Bertan, onartutako eta finantzatutako proiektu guztiak jasotzen dira (diru kopurua, epeak, proiektuaren deskribapena...).

Honakoak dira nagusiak:
Inbertsio maileguak
Higiezinekin egindako inbertsioak edota proiektuak finantzatzeko kredituak dira. Inbertsioetara eta hobekuntzetara bideratzen dira. Ohiko kreditua da.

Zirkulatzaile hitzarmena
Zirkulatzaile finantzazio-produktuak dira, epe laburreko eragiketak erraztera bideratuak.
Zerbitzuaren epemuga: 18 hilabete banakako eragiketekin (6 hilekoak gehienez, eta 5.000€ko itzulketa gutxienez).

Diru-laguntzak aurreratzea
Koop57ren bazkideak diren entitateei administrazio publikoak onartutako diru-laguntzak aurreratzeko kredituak dira. Diru-laguntza onartuta egon eta ordainketa atzeratzen den kasuetarako.

Faktura endosua
Administrazio publikoari zerbitzuak eskaintzeagatik kobratu gabeko fakturetako diru-kopurua aurreratzeko kredituak dira. Betiere, administrazio publikoarekin hitzarmena sinatuta eduki behar da, eta kobratu ez dela frogatu.

Interkooperazio maileguak
Koop57ren bazkide diren entitateen arteko zerbitzu/produktu salerosketak dira interkooperazio maileguak.

Mailegu parte-hartzaileak
Epe ertain edo luzerako finantzazioa behar duten entitateentzat pentsatutako mailegua, ez da beharrezkoa kapitala berehala itzultzea.
Finantzazioa entitatea bera edota jarduerak hedatzeko erabiliko da, ez zorrak berriro finantzatzeko.

Informazio gehiago: Finantzazio aukerak

Kreditu bat emateko, Koop57k hainbat berme eskatzen dizkio eskatzailea den entitateari. Eta, beharrezkoa bada, abal pertsonalak (ez ondareari dagozkionak), eskaeraren abal gisa jokatzen duten pertsonei. Hala, babes hori jasotzen duten entitateak eta bere kideak diruarekin arduraz jokatzea sustatzen dugu.

Bermea beti da mankomunatua. Abala eskaini duten guztien artean proportzionalki zatitzen da. Ohiko entitateek abal solidarioak eskatu ohi dituzte (abala ematen duen bakoitzak da maileguaren kantitate guztiaren arduradun). 

Abal pertsonal mankomunatuez gain, maileguak bermatzeko funts bat ere badugu. Finantzazioa jasotzen duten entitateekin egindako ekarpenekin elikatzen da funts hori. Inork ordainduko ez balu, funtsera joko genuke.

Elkarrenganako bermerako OINARRI elkartearekin hitzarmena ere sinatu dugu. Maileguen zati bat abalatzen du, eta bazkide diren entitateak errazago lor dezakete kreditua. 

Informazio gehiago: Maileguen bermeak

Entitate batek bide guztiak agortu eta ordaintzeko interesik ez badu, beharrezko lege-neurriak hartuko ditu Koop57k. Entitateak fede txarrik ez badu, abala eman duten pertsonei eskatuko zaie konpromiso hori betetzea.

Abal-emaileei baldintza egokienak eskainiko lizkioke Koop57k: ordainketa zatitu, komisiorik ez...

Koop57 zerbitzu finantzario kooperatiba da, eta jarduera ekonomikoa duten proiektu kolektiboak bakarrik finantzatzen ditu. Beraz, ez ditu norbanakoak laguntzen.

Zerbitzu bazkideei eskaintzen dizkie maileguak (kooperatibak, elkarteak, fundazioak...), eta salbuespen kasuetan, pertsona autonomoei (egiten duten jarduera dela eta, ezin dutelako proiektu kolektibo bat bere horretan martxan jarri).

Zerbitzu bazkidea bada jasoko du entitate batek Koop57ren finantzazioa. Bazkide bezala onartua izateko, honako irizpideak hartzen ditugu kontuan:

  • Interes sozialekoak izatea.
  • Lurraldean txertatuta egotea.
  • Solidarioagoa izango den gizarte bat eraikitzen laguntzea.
  • Autonomia eta kudeaketa demokratikoa oinarri izatea.
  • Lanpostu egonkorrak sortzea.
  • Sortutako etekinak bidezkoa den moduan banatzea.
  • Sozialki eta ingurumenari dagokionez iraunkorrak izatea.

Koop57ko bazkideek modu boluntarioan parte hartzeko organoa. Galderak ere honi bideratzen zaizkio.
Pertsona ezagunek osatzen dute, eta ez dira arduratzen Koop57ren kudeaketaz.

Finantzazio eskariak aztertzen ditu, alderdi tekniko zein ekonomikotik begiratuta.

Aurkeztutako proiektuen bideragarritasun ekonomikoa aztertu eta erabaki bat hartzen du.
Sekzio Batzordeari kreditu horiek onartu edo ez esaten dio.